Lurraldea

Sokatira Mundialaren Txapelketa Euskadiko Bizkaia probintzian kokatutako Getxo udalerrian garatuko da.

 

Euskadi bost zentzumenekin gozatzeko modukoa da. Mundu mailako ospea duen gastronomia baten zaporea du. Itsaso, burdin eta belarraren lurrina. Belarria hizkuntza propio batekin, euskara, maitemintzen du eta ikusmenari berriz, puntako abangoardiarekin gozarazten dio. Nagusiki bere modernitate aurreratuagatik bereizten da, baita bere ohiturak ferekaz gordetzen dituen kontrastez osatutako lurralde bat izateagatik ere.

 

Bizkaia da gehien jendeztatutako Euskadiko lurraldea eta aglomerazio demografiko hori Bilboren inguruan finkatuta dago; hiri hau, azpiegitura berrien sorrerarekin hala nola “Guggenheim efektua” izendatuarekin, hiri anitza, aktiboa, kosmopolita eta erosoa bihurtu da eta bere txoko zaharren xarma kontserbatzen jakin izan du.

 

Gure itsasertzeko 150 kilometrotan barrena urre-koloreko hondarrez beteriko hondartzak, itsaslabarrak eta etxe marinel  aurki daitezke. Itsasertzean, gainera, UNESCO-k Munduko Ondare izendatutako Bizkaiko Zubi Esekia,  Gaztelugatxeko San Juan eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba bezalako ingurune idilikoak daude.

 

Gure gastronomiaren berezitasuna marinel-lurraldearen izaeran datza. Bere baitan nabarmentzekoak dira bakailaoa bizkaitar eran edo bisigua parrilan bezalako “pintxoak” (miniaturazko plater gozo-gozoak).

Getxo

Sokatira Mundialaren Txapelketa Getxoko udalerrian ospatuko da. 80.000 biztanle inguruko biztanleriarekin, metroan Bilbotik 20 minutu eskasera aurkitzen da.

 

Itsasbazterreko Getxo udalerria leku zoragarri bat da eta euskal itsasbazterraz gozatzeko aukera amaigabeak eskaintzera datorkigu, Zubi Esekia edo Bizkaia Zubia, Algortako portu zaharra, etxe handien ibilbidea, Punta Galeako pasealekua eta abar luze bat.

Bilbao

Bilbo, arkitektura, tradizioa, bizitza

Bilbo gaur egun nazioarteko errekonozimendua duen erreferentzia urbanistiko bat da, izan ere, bere abangoardiaren indarra bere iragan industrialaren integrazioan eta harekiko errespetuan oinarrituta dago.

Bilboren eraldaketaren ikonoa Guggenheim Museoa da, arkitektura zirraragarriko Frank Gehryren obra; ziur aski jadanik baduzu haren entzuera. Etorri egin beharko zara zeure begiekin egiaztatzera diseinuak eta arkitekturak hiri osoa eragiten dutela, hasteko Abandoibarra pasealekuan, zeinetan turistak eta bilbotarrak, runnerrak eta familiak egunero elkar topatu eta nahasiko diren. Pasealekutik eraikin berriak ikusi ahal izango dituzu, esaterako Isozaki dorreak edo Iberdrolarena. Diseinukoak dira halaber Bilboko metroa eta Azkuna Zentroa.

 

Bilboko Itsasadarra eta bere zubiak

Bilboko zure bisitan erreferentzia modura erabili ezazu Itsasadarra, iraganean itsasontzien harrera egiteko bide nagusia zena eta gaur egun hiriaren bizitzan giltzarri izaten jarraitzen duena. Bere ibilera jarraituz,  arkitektura industrialaren bitxia eta Munduko Ondarea den Bizkaia Zubia aurkituko duzu.

Itsasadarra eta bere zubiak zeharkatzea Hiribilduaren historia arakatzea da. Zubizuri edo Arrupe pasagunea Bilbo berriaren ikonoak dira eta San Anton zubia bezalako beste batzuk bere iraganaren ordezkari bikainak dira.

 

Itsasadarra izango da halaber bizitzaz beteriko gunea den Alde Zaharreraino eramango zaituena. Zeharka itzazu bere “zazpi kale” zalapartatsuak eta konturatzerako pintxo janean edo “txikiteoan” arituko zara”.

NOLA MUGITU BILBON BARRENA GARRAIO PUBLIKOAN:

 

Bilbo poltsikoan txanponak eraman beharrik izan gabe zeharkatzea, deskontu sorta zabal baterako aukera ematen dizuten Barik txartela edota Bilbao Card bat lortzea bezain erraza da. Turismo Bulegoetan eskuratu edo on-line erosi ahal izango dituzu.

 

 

Metroz: 

Diseinua arkitekto berritzaile eta garrantzitsuenetako bat izandako Sir Norman Fosterrek egin zuen. Hiri osoan zehar lekualdatzea ahalbidetzen dizu; Santurtzi edo Portugalete bezalako udalerri ugari bisitatzea; edo bestela Sopela eta Plentzia hondartzetara hurbiltzea.

www.metrobilbao.eus

 

Tranbiaz: 

Atxuri-Basurto ibilbidea egiten dute, Abandoibarrako eremua eta Arriaga, Guggenheim edo San Mames aurrean dauden geltokiak uztartzen dituen ibilbide zentral baten eskutik.

https://www.euskotren.eus/tranvia

 

Hiribusez: 

Hiribusaren 43 lineatako bat erabili dezakezu lekualdatzeko.

http://www.bilbao.eus/cs/Satellite/bilbobus/es/inicio

 

Bizikletaz: 

Bizikleten eta alokairu enpresa ugariren mailegu zerbitzu automatiko bat dago erabilgarri.

https://www.bilbaobizi.bilbao.eus/es/bilbao/

 

Itsasontziz: 

Bilbo itsasontziz ezagutzeko aukera duzu, itsasadarraren ibilgua jarraituz. Bilboatsek bi itsas-kultura bisita eskaintzen dizkizu.

https://www.bilboats.com/

 

Artxandako Funikularra: 

Artxanda mendira igotzea ahalbidetzen dizu, bertatik bista ederrak kontenplatzeko aukera emanez.

https://funicularartxanda.bilbao.eus/