Izen-ematea
Izena emateko baldintzak
- Izena emateak antolatzaileek antolatutako ostatua eta beste zerbitzuak onartzeko konpromisoa dakar. Ez dago norberak bere kabuz gai hau kudeatu eta izen-emate ordainketa soila egiteko aukerarik.
- Ostatua eta beste aparteko zerbitzuen kudeaketa (garraioa, janaria…) antolatzaileen ardura izango dira, burbuila bakoitzaren ezaugarrien arabera antolatuta.
- Txapleketarako akdreditazioa eta agiriak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da kontratatutako zerbitzu guztien %100a ordainduta izatea.
- Ordainketa €tan egingo da eta banketxeko komisioak taldeek oraindu beharko dituzte.
- Izena ematen duen orori burbuila zehatz batean sartuko zaio. Antolatzaileek talde bakoitzaren arduradunari azalduko dizkiote zerbitzu guztien ezaugarri zehatzak.
- Izena ematen duten pertsona guztiek Espainiako herrira sartzeko baldintza eta betebeharrak bete beharko dituzte.
- Delegazio bakoitzak bere kabuz kontratatu beharko ditu: laguntza, babesa, ospitaratzea, aberriratzeko asegurua… bete taldeko kide guztientzat.
- Izena emateak Sokatira Mundialeko arduradunek ezarritako neurri guztiak onartzen direla suposatzen du.
- Izena emateko epea uztailaren 1etik abuztuaren 6ra iraungo du.
Izen-ematearen kostua pertsonako
Gau kopurua | Banako gela | Gela bikoitza | Gela hirukoitza |
---|---|---|---|
6 | 890€ | 660€ | 600€ |
5 | 770€ | 565€ | 525€ |
Kostuak pertsonako
Hau guztia barne:
- Ostatua 4 izarretako hotelean.
- Katering: gosaria, bazkaria asteazkena eta igandea artean eta afaria asteartea eta igandea artean.
- Egunean bi biderrez garraio berezia aireportua / egoitza eta hotela / egoitza artean.
- Akreditazio-agiria
- COVID neurriak beharrezkoak balira: adibidez, antigeno forgak asteazkenean eta PCR froga larunbatean.
- Zergak.
Bisa
Edonork gonbidapen-gutuna beharko balu dagokion enbaxadan aurkezteko, posta elektroniko helbide honetara idatzi behar du eskaera bideratzeko: info@sokatiramundiala.com . Gaia kudeatu ahal izateko izen-ematea eta ordainketa agiriak aurkeztu beharko dira eskaeran.
Bisaren eskaera garaiz kudeatzea gomendatzen dugu.