Duela bi aste hasi zen Getxoko Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan parte hartzeko klub eta selekzio nazionalen izen-emate fasea.
Orain arte, 12 klubek eman dute izena: Euskal Herriko 5 taldek (Gaztediko hiru, Mutriku eta Goiherrikoak); Suitzako 2 taldek (Sins eta Engelberg); Txekiar Errepublikako VSAk; Belgikako Mertensmannenek; Bedford Ladies-ek, Ingalaterratik; Velkonis-ek, Lituaniatik; eta Frantziako Lou Paul Y Sont-ek.
Selekzio nazionalei dagokienez, bost dira dagoeneko parte hartuko dutela baieztatu duten selekzioak:
- Txekiar Errepublika: W540, M640 eta Mx580 kategoriatan
- Ukrania: hiru kategoriatan parte hartzeko izena eman du, M640, Mx580 eta U23W500
- South Africa: 10 kategoria ezberdinetan hartuko du parte: W540, W560, M720, Mx580, JM560, U23W600, JW480, U23W500, JMx520, U23Mx560
- Israel: W540, M720 and Mx580
- England: 7 kategoriatan hartuko du parte: W500, W540, M560, M640, M680, M720 and Mx580
Izen ematea zabalik dirau abuztuaren 6ra arte.